XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta ez duzu deus ere asmatzen.

Beraz, egoera ohi dituzun arauetara makurtzen ez zaizun orduko, eta ohiko bidetik jalgi behar duzun orduko, motz gelditzen zara eskolume baten gisara.

Finean, haurkeria bat batetik; ahalkearen itzulera bertzetik, egunoro jasaten ez dituzulako aski dituzu harri eta zur gelditzeko eta ez dakizkizu ez aldez aurretik begiratzen, ez erremediatzen.

Ah! Bizkonde! Bizkonde! Irakasten didazu gizonak beren garaipenagatik ez jujatzen; eta aurki, zutaz erran beharko da: Behinola kementsua izan zen.

Eta ergelkeriatik ergelkeriara ibili ondoren, nigana zatoz!

Iduri du ez dudala bertze zereginik zure ergelkeriak konpontzeaz bertzalde.

Egiazki sobera lan nuke.

Zernahi dela ere, bi abentura horietarik, batari nire borondatearen kontra lotu zatzaizkio, eta ez naiz horretan nahasiko; bertzeaz den bezanbatean, adeitasun doi bat erakutsi baitidazu, neure gain hartuko dut.

Honekin batera igortzen dizudan gutuna, lehenik irakurri eta gero Volanges ttipiari emanen diozuna, aski eta sobera duzu neskatxa hori zugana berriz erakartzeko: baina, otoi arren, arta ezazu pixka bat haur hori, eta sor dezagun haren bidez, elkar aditurik, haren amaren eta Gercourten etsipena.

Ez dugu izariak bortxatuz zer beldurturik.

Argi dakusat neskatxa ttipi hori ez dela gehiago izutuko; eta hari buruz ditugun xedeak beteak direnetik beretik, ahal duena beharko du egin.

Arrunt ezaxolatzen naiz neska horrez.

Doi bat laketua zitzaidan hura neure mendeko azpikari bilakatzea bederen, eta bigarren mailako rolak joka zitzan nire mendean orobat hartzea: badakusat ordea ez dela horretarako gai; badu halako lañotasun ergel bat zuk baliatu duzun sendabideari ere amore eman ez diona, nahiz ez duen sendabide horrek sekula huts egiten;